![]() |
||
Euskera | Erderaz |
||
2011ko abenduaElkartasun Jaialdia domeka honetan, abenduak 18 Urtero legez Gabon ingururako Elkartasun jaialdia prestatu dugu. Iazko moduan Hilario Azkarate frontoian, Polikiroldegian, egingo dugu aurten, datorren domekan, abenduak 18. Eguerdiko 12:00etan ipini dugu hitzordua. Honakoak izango dira aurtengo parte hartzaileak:
Jaialdian batzen den dirua Boliviara bideratuko dugu, Oruro eskualdera, bertako premietan laguntzeko. Parte hartzaileen eta ikusleen erantzunagaz oso gustora egoten gara urtero, eta eskerrik asko aldez aurretik! Janari eta jostailu bilketa 19an hasiko dugu Elkartasun Jaialdiaren biharamunean hasiko dugu urteroko janari eta jostailu bilketa. Aurten iazko lekuan egongo gara: Julian Ariño 6an, Eroski alboko etxearen garajean. Abenduaren 19tik urtarrilaren 4ra arte egingo dugu janari eta jostailu bilketa, astelehenetik barikura. Honakoa da ordutegia: 10:00etatik 13:00era eta 17:00etatik 20:00etara. Aurten batutakoa Boliviako Oruro eskualdera bidaliko dugu. |
||
Elorrio 2011 Eskubide guztiak erreserbatuak www.kainabera.org Berrikusia 2011/12/12 |
||