![]() |
||
Euskera | Erderaz |
||
2011ko irailaJanariaren inguruko jai multikulturala aurten, Elkartasunaren Egunean Ferixa Nagusietako bigarren domekan, irailaren 11n, 9 naziotako kultura gehiago ezagutzeko aukera egongo da Elorrioko plazako frontoian, "Elorrioko kulturak dasta ditzagun" ekimenean. Goizeko 10:00ak aldera hasiko da usain gozoa frontoian. Senegal, Mali, Nikaragua, Kolonbia, India, Magreb, Bolivia, Ecuador eta Euskal Herriko jakien bidez, Elorrion bizi diren hainbat kultura ezagutzeko aukera egongo da. Eguerdira bitartean izango gara bertan eta gastronomia kontuez gain, kultura bakoitzeko berezitasun batzuk ere egongo dira ikusgai: musika, janzkerak, artea, ohiturak... Jaien azkenengo egunean Kainaberak ekitaldiren bat antolatzen du urtero. Sentsibilizazio arloko ekintzak izaten dira, eta GKEaren egitasmoen berri ere eman ohi izan dugu. Aurten, kultura arteko jai honetan batzen den dirua Tanzaniara bideratuko da. Bertan Luis Zubia misiolari elorriarra bizi da, eta nekazaritza alorrerako diru laguntzak eskatu ditu. Aurten egingo den ekitaldiaren antzerakoa 2006an egin zen. Orduan bost naziotako jakiak ezagutzeko aukera eduki genuen. Gurean hainbat geroago eta herrialde gehiagotatik etorritako elorriarrak bizi dira eta elkarren berri edukitzeko modu bat izango da jaietako ekitaldia. |
||
Elorrio 2011 Eskubide guztiak erreserbatuak www.kainabera.org Berrikusia 2011/12/12 |
||