Berriak


2011ko maiatza

Gogorazten dizuegu, bihar eguena, maiatzak 26, Kainaberaren hitzaldi zikloko azken berbaldia izango dogula. Gure artean ezaguna den Victor Pozas  etorriko da Elorrioko Iturri kultur etxera"Zer gertatzen dabil herri arabiarretan?" berbaldia emotera. Victor Pozas EHUko irakaslea da, eta HEGOA elkarteko kidea. Nazioarteko gaietan aditua dogu. Orain artekoen moduan, 19:30etan hasiko da hitzaldia.

Herrialde arabiarrak
Jeitsi

"Azken hilabeteetan herrialde arabiarretatik hainbat albiste heldu zaigu. Tunez, Egipto, Libia, Siria... zer dabil gertatzen? Herri horietan borborka dagoen gizarte mugimendua hobeto ulertzen saiatuko gara nazioartean aditua den Victor Pozasekin".

Horrez gainera, gogoratu bariku honetan amaituko dela Sos Arrazakeriaren "Emakumea, etorkina, bizilaguna" erakusketa.  Iturriko erakusketa gelan dago ikusgai. 

Informazio gehiago gura badozue, hemen egongo gara zuen galderei erantzuteko prest.

Eskerrik asko zuen arretagatik, eta laster arte!

KAINABERA


Maiatzak 19 arratsaldeko 19:30etan

Datorren eguenean, maiatzak 19, Kainaberaren hitzaldi zikloko bigarren berbaldia izango dogu. Xabier Aierdi soziologoa etorriko da Elorrioko Iturri kultur etxera"Zelan ikusten ditugu etorkinak?" berbaldia emotera. Xabier Aierdi soziologoa da, EHUko irakaslea eta Ikuspegi Inmigrazioaren Behatokiko kidea. 19:30etan hasiko da hitzaldia.

Zelako jarrerak dauzkagu kanpotik etorritako jendeaganako? Aurreiritziak ote ditugu? Egia ote da zerbitzu sozialak saturatzen dituztela? Etorkinen beharra daukagu? Zelan adostu dezakegu elkarbizitza on bat? Xabier Aierdi soziologoa galdera hauei eta gehiagori erantzuten saiatuko da berbaldi honetan.


Jeitsi

Horrez gainera, astelehen honetatik hilaren 27ra Sos Arrazakeriaren "Emakumea, etorkina, bizilaguna" erakusketa dago ikusgai Iturriko erakusketa gelan. 

Hitzaldi zikoloko azken hitzordua maiatzaren 26an izango da. Victor Pozasek herrialde arabiarretan gertatzen ari denaren gainean berba egingo dugu. Data gerturatu ahala gogoraraziko deutsuegu.

Informazio gehiago gura badozue, hemen egongo gara zuen galderei erantzuteko prest.

Eskerrik asko!

Maiatzak 5 arratsaldeko 19:30etan

ZELAN BIZI DUZU EMIGRATZEA? "Eurentzako eta euren familientzako etorkizun hobe bat bilatu guran pertsona askok euren herria uztea erabakitzen dute. Zelakoa izan da Elorriora heldu diren etorkinen prozesua? Zergatik erabaki zuten emigratzea? Zer aurkitu dute hemen?"


Jeitsi

Maiatzeko hitzaldiak

Urtero legez maiatzerako hitzaldi ziklo bat antolatu dogu Kainabera Elorrioko GKEko kideok. Aurten, hitzaldiak emotera etorriko diren hizlariez gain mahainguru berezi bat antolatu dogu gainera, Elorrioko etorkinak gonbidatuta. 

Hona hemen aurtengo zikloko izenburuak:

- Maiatzaren 5ean: "Zelan bizi duzu emigratzea?" mahaingurua Elorrioko etorkinekin
- Maiatzaren 19an: "Zelan ikusten ditugu etorkinak?" hitzaldia Xabier Aierdi soziologoa eta Ikuspegi Inmigrazioaren Behatokiko kideagaz.
- Maiatzaren 26an: "Zer gertatzen da herrialde arabiarretan?" hitzaldia Victor Pozas EHUko irakasle eta HEGOAko kideagaz.

Hitzaldi guztiak 19:30ean izango dira Elorrioko Iturri kultur etxean.

Hitzaldiez gain, hilaren 16tik 27ra SOS Arrazakeria alkartearen erakusketa bat egongo da Iturriko erakusketa aretoan Euskal Herrian bizi direnemakume etorkinen inguruan.

Hitzaldi zikloaren eskuorria bidaltzen dizuegu mezuagaz batera. Bertan hitzaldien informazio gehiago izango duzue.

  • Eskuorria


Jeitsi

  • Eskuorriaren atzekaldea


Jeitsi


Elorrio 2011 Eskubide guztiak erreserbatuak www.kainabera.org

Berrikusia 2011/05/25