Hasiera / Ume errusiarren harrera / Familientzako oinarrizko informazioa

FAMILIENTZAKO OINARRIZKO INFORMAZIOA

Etxean hartuko dugun umea aukeratu dezakegu?

Ez, ezin da. Umezurtz-etxeek eta Errusiako administrazioak aukeratzen ditu programan parte hartuko duten umeak. 7 eta 18 urte bitartekoak dira. Kainaberari datu batzuk baino ez zaizkio ematen: adina, sexua eta bizilekua. Datu horiekin familiak nahi duen eskaerara egokitzen saiatzen gara.

Familien erantzukizunak

  • Familia umearen erantzulea da, eta bere elikadura, garbitasun, eta osasun beharrak asetu behar ditu. Bere sinismen erlijiosoak errespetatu behar ditu.

  • Bidaia, seguroa, itzulpenak... ordaindu behar ditu

  • Umea bertan dela izandako gorabeheren berri eman begiraleei eta Kainaberari (gaixotasunen bat, elkarbizitzan arazo handiren bat...)

  • Programa garatzeko bete beharreko baldintza administratiboak GARAIZ bete: datuak ematea, erantzukizunaren aitorpeneko sinadura, dokumentazioa ematea...

  • Umearen intimitatea zaindu. Familia EZINGO DA komunikabideekin harrremanetan jarri Kainaberak ez badu egoki ikusten.

Umeen osasuna

Ume gaixoek ezin dute bidaiatu; Errusiako administrazioak debekatu egiten du hori. Gertatu izan da umeren bat bidaia hasi aurretik gaixotzea, eta hori dela eta, Errusian geratu behar izatea.

Umeak Euskal Herrira etortzean pediatrarengana eramatea gomendatzen dugu, honako beharrizanak izaten dituztelako:

  • Bitamina falta eta garapen somatiko urria

  • Elikadura txarragatik txantxarrak izaten dituzte, eta bizilekuan duten uragatik flourra faltatzen zaie.

Oporrak Euskal Herriko klima epelean pasatzeak defentsak hobetzen dizkiete, eta indartsuago bueltatzen dira. Bizi itxaropena handitzen da.

Tratua umeekin

Programako umeak ez dira behartsuak. Adibidez, Errusian hemen ditugun teknologia berriak eskura dituzte.

Hasieran errebelde xamarrak izaten dira, familian ohitu arte. Elikadura arloan baino behar gehiago dituzte afektibitate arloan.

Norberaren seme-alabak izango balira bezala tratatu behar dira, etxe barruan euren betebeharrak eta erantzukizunak emanez.

Gastuak

Ume errusiarren etorrerako programa ez dute instituzioek babesten, beraz, ez da Saharako haurren programen bezalakoa. Hori dela eta, familiek umeen egotaldiak dakartzan gastuak ordaindu beharko dituzte. Gastu horiek gutxitu egiten dira hainbat Udaletara aurkeztutako dirulaguntza eskaeren bidez.

Batutako diru-laguntzak denentzako “kutxa” batera joaten dira, eta gero familia guztien artean banatzen da dirua, denei kantitate bera emanez. Horrela, gastatutako diruaren zati bat berreskuratzen dute.

Familiek gastuak hainbat eratara ordaindu ditzakete: behin dena emanez, hileka, edo hiruhilabeteka. Hori programako diruzainarekin adostuko dute.

Kainaberaren erantzukizuna

  • Kainaberak honako kontuen ardura du:

  • Administrazioekin beharrezkoak diren dokumentuak tramitatzen ditu

  • Programa bakoitzerako laguntza material, humano eta ekonomikoak bilatzen ditu

  • Programarako bidaia antolatzen du

  • Itzultzailearentzako eta begiraleentzako ostatua bialtzen du

  • Osasun aseguruen, dentistaren... kudeaketa egiten du.

  • Familien eskakizunei ahal den heinean erantzutea.

Informazioa transmititzeko zonaldeka erantzuleak diren familia batzuk dauzkagu.

Elorrio 2009 Eskubide guztiak erreserbatuak www.kainabera.org