![]() |
|
|
Hasiera / Ume errusiarren harrera / Proiektuaren ezaugarriak |
|
PROIEKTUAREN EZAUGARRIAK
Kainaberaren bitartez Errusiako Murmansk, Nizhnivartoskv eta Volvogrado eskualdeetatik etortzen dira umeak. Euren osasunarentzat mesedegarria den egonaldia eskaintzea da proiektuaren helburua. Izan ere, euren bizilekuetan baldintza klimatologiko gogorrak eta kutsadura handia dituzte. Hemengo klimak osasun defentsak hornitzen laguntzen die. Bestalde,umeak umezurtz-etxeetatik, aldi baterako familietatik eta arazoak dituzten familietatik datoz. Hori dela eta, euren garapen afektiborako onuragarria da familia egonkor baten egonaldia egitea. Programako umeak umezurtz-etxeek eta Errusiako instituzioek aukeratzen dituzte, eta 7 eta 18 urte bitartean dituzte. ESKUALDEAK Arinago azaldu bezala, umeak Murmansk, Nizhnivartoskv eta Volvogradotik datoz. Murmansk Errusiako ipar-ekialdean dago, zirkulo polarraren iparraldean. Gerra Hotzaren ostean arma indartsuen kanposantu bihurtu dela esaten da. Urpekontzi nuklearren zatikapena bertan egin izan da, eta hondakin erradioaktibo ugari dago. Gainera, bere kokalekuagatik, Murmansken gaba polarren fenomenoa ematen da. Neguan 0 azpitik 16 gradutik ia 50 gradurako tenperaturak egon ahal dira. Nizhnevartovs Siberian dago, Ozono geruzaren zuloetako baten azpian. Errusiako agintariek katastrofe ekologikoko zonalde moduan izendatu dute eskualdea. Azaleko eta bihotzeko gaixotasun indizeak oso altuak dira. Volvogrado lehengo Stalingrado da, Errusiaren hego-ekialdean. Zonalde industriala da, batez ere petrolioaren industriagatik ezaguna. |
|
Elorrio 2009 Eskubide guztiak erreserbatuak www.kainabera.org |
|