|
Hasiera / Historia |
|
HISTORIA 1996an jaio zen Kainabera. Elorriar batzuek bertan irakasle marianista izandako Manu Martinezekin zuten harremanetik jaio zen. Izan ere, Manu Bogotan bizi da gaur egun, duela 20 urte baino gehiago joan zenetik. Han egiten duen lanagatik 1999an Euskal Kooperante Saria jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Bogotako auzo horietako baten bizi zuten egoeraren jakitun, Elorrioko Lourdesko Ama ikastetxeko guraso elkarteak Eusko Jaurlaritzan proiektu bat aurkeztu zuen. Bitartekari lan horri esker Danubio Azul izeneko auzoan eskola bat eraiki zuten. Geroxeago, guraso elkarte horrek taldea Elorriora zabaltzea erabaki zuen, eta horrelaxe sortu zen Kainabera. Hasiera batean Kolonbiarekin bakarrik lan egiten genuen arren, gure lankidetza esparrua zabaltzen joan da. Orain arte hainbat herrirekin izan ditugu harremanak. Horietako batzuk dira Tanzania (han Luis Zubia misiolari elorriarra bizi da), Nikaragua, Errusia eta Bolivia. |
![]() |
|
Elorrio 2009 Eskubide guztiak erreserbatuak www.kainabera.org |
||