Hasiera / Elorrioko jarduerak / Azken berriak

2012ko Urtarrila

Aurten ere, eskerrik asko!

Abenduaren 19an ospatu genuen Elkartasun Jaia arrakastatsua izan zen Elorrioko ikastetxe, dantza talde, txistulari eta musikariei esker. Bigarren urtez frontoia ia beteta ikusteak poz handia eman digu! Jaialdian 2.837 euro batu genituen eta diru hori Boliko Oruro eskualdera giza laguntza bidaltzeko kontainer bat erostera bideratuko da.

Irakurri gehiago

2011ko Abendua

Elkartasun Jaialdia domeka honetan, abenduak 18

Urtero legez Gabon ingururako Elkartasun jaialdia prestatu dugu. Iazko moduan Hilario Azkarate frontoian, Polikiroldegian, egingo dugu aurten, datorren domekan, abenduak 18. Eguerdiko 12:00etan ipini dugu hitzordua.

Irakurri gehiago

2011ko Iraila

Elorrioko jaiak


2010ko Maiatza

Maiatzako hitzaldiak


2010ko Abendua

Elkartasun jaialdia abenduaren 19an egingo dugu, Hilario Azkarate frontoian

Urtero legez, Elorrioko hainbat taldek Elkartasun Jaialdian musika eta dantza emanaldia eskainiko dute. Aurtengo hitzordua abenduaren 19an, domekan, izango da, eguerdiko 12:00etan.

Irakurri gehiago


2010ko Maiatza

Nikaragua, Kanpoko eskuek txirotutako herrialdeetako bat

Nikaragua

Azpigaratuak, pobreak, hirugarren munduak… modu askotan deitzen diegu hego hemisferioko hainbat herrialderi. “Horrela deituta, euren egoeraren errua herrialde horiena dela ematen du; ez direla gai izan aurrera egiteko, eta koitaduak direla”.  Ima Escribano Kainaberako kidearen berbak dira horiek. Hitzaldian azaldu duenez, beste kontzeptu berri bat dabil orain gizartean zabaltzen: HERRIALDE TXIROTUAK. “Azken finean beste herrialde batzuen interesengatik daude egoera horretan Nikaragua lako herriak; Iparraldeak zapaldu egin dituelako”.

Irakurri gehago


Haiti: Lurrikararen irudi gogorretatik haratago, bizirik

Nikaragua

Beste lurrikara batzuekin konparatuta Haitikoak eragin bortitzagoak zergatik izan dituen eta lurrikara haren berri komunikabideek zelan eman zuten aztertu dute Xabier Madariaga kazetariak eta Irune Martinez eta Ainhoa Oceja Plataforma Haitiko kideek.

Irakurri gehiago


 

2009ko Iraila

Amets barik, ezin lan egin!

“Hark amets hori izan zuen, eta hemen ari gara, lanean”. Kolonbiako eta Nikaraguako lagunen ahotik sarri entzun ditugu horren antzeko esaldiak. Ametsa euren hiztegian dagoen berba bat da eta ametsen garrantziaz jabetzen gara eurekin hitz egiterakoan. Batez ere, zera ikustean, euren ametsetako batzuk egi bihurtzen ari direla apurka; oztopo guztien gainetik, bitarteko handi barik, aurrera. (Irakurri gehiago)

Atlheticeko eta Eibarko emakumeek elkartasun partida jokatu dute Eleizalden

Atlheticeko eta Eibarko emakumeek elkartasun partida jokatu dute Eleizalden

Nikaraguan etxe duinak eraikitzearen aldeko partida jokatu dute asteartean Elorrion, eta Superligako taldeek joko ikusgarria erakutsi dute. Azkenean 3-1 gailendu zaio Athletic Eibarri. Partidan 1.670 euro batu dira, eta diru hori Kainaberak Nikaraguan etxe duinak eraikitzeko duen proiektura bideratuko da.

Ametserako gonbita Ferixa Nausikoetan

Urtero lez, Elorrioko jaien bigarren domekan Elkartasun eguna izango dugu herriko plazan. Aurten ametsak izango dira Kainaberako ekitaldiaren protagonistak. Izan ere, hainbatetan entzun diegu Kolonbia eta Nikaraguako gure lagunei ametsei buruz berba egiten. Euren bizi baldintzak eta ingurunea hobetzeko ametsak dituzte, eta komunitate osoak lan egiteko indarra ematen dute amets horiek. Pertsona ameslari horiei begirako ekitaldia izango da bada aurtengo jaietakoa.

2009ko Maiatza

Ingurumena, Nikaraguako bizi baldintzak eta komunikabideak izango dira berbagai Maiatzeko Hitzaldietan

Urtero lez, Kainaberak maiatzerako hitzaldi zikloa antolatu du. Munduko arazo eta egoera desberdinen inguruan sentsibilizatzeko helburua izaten dute berbaldi horiek. Aurten maiatzaren 14an, 21ean eta 28an izango dira Elorrioko Iturri Kultur Etxean, 19:30ean hasita.

Maiatzako hitzaldiak 2009

Hona hemen hitzaldien nondik norakoak:

Maiatzaren 14an: ZOR EKOLOGIKOA. Ordaindu bako ingurumen kalteak

Herrialde aberastuek herrialde pobretuei euren ingurumena eta baliabide naturalak arpilatu, kutsatu eta suntsitu dizkiete. Zor ekologikoa dugu herrialde aberastuek ingurumen kalteak ez ditugulako ordaindu, hondakinak uzteko haien natur ingurunea baliatu dugulako, eta haien ezagutzez modu bidegabean jabetu garelako.

Hizlaria: Iñaki Barcena, EHUko irakaslea eta Ekologistak Martxaneko kidea

Maiatzaren 21ean: NIKARAGUAN ETXEBIZITZA DUINEN ALDE LANEAN

Nikaraguako Mozonte herrixkan boluntario lanetan ari da Imma. Han guk ezagutzen ez ditugun gaixotasunak ezagutu ditu. Etxebizitza duinak eraikitzeko proiektu baten dabil lanean Imma, Kainaberaren laguntzarekin. Etxe berriekin, prebenitu daitezkeen gaixotasunen kontra lan egiteaz gain, osasuna eta bizi-kalitate hobea lortzen ari dira mozontetarrak.
 
Hizlaria: Inma Escribano, erizaina, Kainaberako kidea eta boluntarioa Nikaraguan

Maiatzaren 28an: MUNDUA, KOMUNIKABIDEAK ETA GU

Globalizazio garaiotan munduaz dugun ezagutzaren zati handiena komunikabideek eman diguten informazioaren araberakoa da. Informazio hori guztia irentsi egiten dugu askotan, beste barik, kontrastatu barik. Informazioa kudeatzen dutenek eta euren atzean dauden botere agenteek ordea ez dituzte hitzak, irudiak... beste barik erabiltzen. Alertan egotea komeni zaigu.

Hizlaria: Victor Pozas – Deontologiako irakalsea EHUn


 

Elorrio 2012 Eskubide guztiak erreserbatuak www.kainabera.org