![]() |
||
Euskera | Erderaz
|
||
Berriak 2010ko AbenduaElkartasun jaialdia abenduaren 19an egingo dugu, Hilario Azkarate frontoianUrtero legez, Elorrioko hainbat taldek Elkartasun Jaialdian musika eta dantza emanaldia eskainiko dute. Aurtengo hitzordua abenduaren 19an, domekan, izango da, eguerdiko 12:00etan. Duela hamaika urte Ertamerika kaltetu zuen Mitch urakana zela eta sortu zen Elorrioko elkartasun jaialdi hau. Ordutik, urtero antolatu dugu, herritarren parte hartzeagaz oso gustura. Azken urteotan, baina, txiki geratu da Arriola gure betiko aretoa, eta aurten HILARIO AZKARATE FRONTOIAN egitea erabaki dugu. Hauek izango dira jaialdian parte hartuko duten taldeak:
Aurtengo jaialdian, elorriar hauen musika entzuteaz gain, Boliviara giza laguntza bidaltzeko proiektu bat bultzatuko da. Jaialdian batutako dirua laguntzagaz kontenedore bat bidaltzeko izango da. Arriola Kultur Aretoko eta Elorrioko Udaleko lagunek frontoia domekarako prestatzen lagunduko digute. Aldez aurretik, eskerrik asko eurei eta jaialdian urtero euren talentua erakusten duten elorriar guztiei. Zuen laguntzari esker urtero jaialdi polit bat egitea lortzen dugu. MILESKER!!
|
||
Elorrio 2010 Eskubide guztiak erreserbatuak www.kainabera.org |
||