![]() |
||
|
Hasiera / Kolonbia |
|
KOLONBIA Kainaberak sortu zenetik egiten du lan Bogotako auzo marjinaletan. Kolonbiarrengana bi kontaktu hauen bidez heldu gara: Manolo Martinez Elorrion irakasle marianista izandakoa eta Fe y Alegria GKEa. Hainbat proiektutan ari gara laguntzen: jantokiak, formakuntza tailerrak, ludotekak, minusbaliatuei laguntzak... Kolonbian Bogotako hegoaldean ari gara proiektuak aurrera eramaten. Gaur egun Ciudad Bolivar izeneko zonaldean ari gara. Bertan 700.000 pertsona baino gehiago bizi dira. Nekazariak dira gehienak, euren lurrak gerra eta pobreziagatik utzi, eta hirrira joandakoak. Geroago eta jende gehiago bizi da Ciudad Bolivarren. Komunitatean egindako lanari esker eskolarizazio faltari, langabeziari, indarkeari, goseari eta hainbat arazori aurre egiten ari dira. Bizi baldintza duinagoen aldeko hainbat proiektutan eskuhartzen ari da Kainabera. |
![]() |
|
Elorrio 2009 Eskubide guztiak erreserbatuak www.kainabera.org |
||