![]() |
||
|
Hasiera / Kolonbia / Proiektuak / Hiri ortuak |
|
Hiri ortuak - Bogotako hegoaldean, Ciudad Bolivar auzoan Bogota hegoaldeko auzo baztertuetan gero eta jende gehiago bizi da. Gehienak nekazariak dira, eta gerragatik edo pobreziagatik euren herria utzi eta hiriburura bizitzera joan behar izan dute. Han bizirautea ez da batere erraza. Ciudad Bolivarko auzo honetan, etxeek azotea moduko bat izaten dute, etorkizun baten gainean beste pisu bat eraikitzeko. Espazio horiek aprobetxatu eta ortu txikiak eraikitzeko egitasmoa martxan jarri da. Kreditu txiki edo mikrokreditu bidez gauzatuko da proiektua. Batez ere auzoko emakumeei begirako egitasmoa da. Eurak dira euren familiak aurrera ateratzen dituztenak, eta ortu hauen bidez, familien elikadura ziurtatu gura da, auzoko dinamika bat sortzeaz batera. |
![]() |
|
Elorrio 2010 Eskubide guztiak erreserbatuak www.kainabera.org |
||