Hasiera / Kolonbia / Proiektuak / Minbizia duten umeentzako eta euren zantzaileentzako etxea

Minbizia duten umeentzako eta euren zantzaileentzako etxea

Minbizia duten umeentzako eta euren zantzaileentzako etxea - Bogotako hegoaldean, Ciudad Bolivar auzoan Minbizia lako gaixotasun bati aurre egiteko hainbat kolonbiarrek hiriburura jo behar izaten dute ospitalera joateko. Ciudad Bolivarren bizi dira nekazal herrixketatik etorritako familia horietako batzuk. Eurei espazio bat eskaintzeko Casa Fraterna izeneko egitasmoa jarri da martxan.

Casa Fraternan tailerrak egiten dira umeentzat, euren gaitasunak garatu eta bizitzeko alaitasuna transmititzeko. Familientzako ekintzak ere egiten dituzte; ospitaletan eta umeen zaintzan denbora asko ematen duten zaintzaileentzat autosostengurako eta etxeko hobekuntzetarako tailerrak egoten dira. Komunitateko emakume batzuk formazioa jaso dute umeak eta familiak minbiziaren prozesuan laguntzeko eta orientatzeko, eta minbiziak eragindako min fisikoa eta psikikoa baretzeko tratamendu alternatiboak eskaintzen dituzte. Ekintza horiek guztiak gauzatzeko espazioa orain arte txikia eta intimoa izan da, eta ez da nahikoa umeen eta familien beharrei erantzuteko. Horregatik, leku egoki eta duin bat izatea da proiektu honen hurrengo helburua.

Elorrio 2010 Eskubide guztiak erreserbatuak www.kainabera.org