Hasiera / Nikaragua / Etxe berriak

ETXE BERRIAK

Tamaina: Gutxi gora behera 50 metro karratuko etxeak dira. Kontuan hartu behar da familia handiak bizi direla etxeotan, eta orain arte pilatuta bizi izan direla. Etxeek hiru logela, sukaldea eta aterpea izango dute.

Ur edangarria: Etxe berriek euriaren ura batzeko uhaskak dituzte. Mozonte tropiko lehorra deritzon zonaldean dago. Bi urtaro ditu: eurien aroa eta aro lehorra. Mozontetarrak erreka eta putzuetara joaten dira ur bila, eta horretarako ordu bat edo bi ibili behar dira. Urtaro lehorrean batzutan erdi siku aurkitzen dituzte iturri horiek. Eurien urtaroan egindako euria urhaska baten ura bilduz 2.500 litro batu daitezkeela kalkulatu da. Mozonten hain larria den beherakoen arriskua jaitsi daiteke ur edangarri horrekin. Gainera, ura batzeko lana gutxitzen da.

Ur zikinak bideratzeko: Etxeko garbitasunerako eta sukalderako erabilitako urentzako isurbide bat eraiki da etxeetan. Horrela, gaixotasunak transmititzen dituzten eltxoen potzuak ekiditen dira, eta gainera, ura, harri, kare eta haretik filtratu eta gero, zuhaitzak eta ortuak ureztatzeko erabil daiteke. Etxeen kanpoan ondo egokitutako komunak ere eraiki dira.

Eltxoen kontra: Arrakala eta zirrikituko bako hormak eraiki dira. Bertatik sartzen direlako eltxoak, eta bertan bizi delako Chagasa kutsatzen duen eltxoa.Ur zikinak bideratzeko bideak ere eltxoen kontrako neurriak dira. Horiez gain, ate eta leihoetan eltxoen kontrako sareak jarri dira etxe berrietan.

Sukaldea: Etxeak eraikitzerakoan sukaldea bertan izatea ez da kontuan izaten, etxea eraiki eta gero jartzen izan da sukalde hori. Horregatik, etxe barruan daude eta osasun eta garbitasun neurri bakoak dira sukaldeok. Etxe berriek tximinia dute, eta horrela emakumeek eta haurrek ez dute horrenbeste ke arnasten. Gainera, ekonomikoak dira. Egurraren kontsumoa aurrezteko bereziak dira.

Argia: Orain arte ez dute argindarrik izan etxeotan. Eguzkiaren argia goizeko 5:30etatik arratsaldeko 5:30etara izaten dute. Eguzki panelen bidez sortutako elektrizitatearen bidez, bonbila batzuk pizteko argia dute etxe barriek. Horrela, eskolako lanak, etxeko lanak... egiteko denbora gehiago dute.

Elikadura eta produkzioa: Etxeen alboan frutarbolak eta oilategia jarri dituzte. Mango, aguakate eta laranja ematen duten zuhaitzek bitaminak eta mineralak emateaz gain, salerosteko aukera ematen dute. Oilategietan bi oilo eta oilar bat jarri dituzte, eta arraultzak eta okela jateko aukera ematen dute.

Nikaragua

 

 

 

 

Nikaragua

 

 

 

 

Nikaragua


 

Elorrio 2009 Eskubide guztiak erreserbatuak www.kainabera.org