![]() |
||
|
||
MOZONTEKO OSASUN ARAZOAK Chagasa, dengea, malaria, desnutrizioa... hainbat gaixotasun pairatzen dituzte Mozonte herrian. Chagasa, esaterako, etxeen hormetako arrakaletan bizi den zomorro batek kutsatzen du, eta gaixotasun larria da. Gaixotasuna urteak pasata garatzen da, eta bihotzeko arazoak, digestio aparatukoak... sortzen ditu. “Behartsuen gaixotasun” denez, ez da inbertitu gaixotasuna eta honen tratamendu efektiboa ikertzeko. Chagasaren harira sortu zen Mozonten etxe berriak egiteko ideia. Arrakala bako hormadun etxeak eginda arazoa gainditu ahal zela ikusi zen. Baina ez hori bakarrik: etxe horien egitura aldatuta, ingurunean aldaketa xume batzuk eginda... beste gaixotasunei aurre egiteko bidea ere badago. Desnutrizioak eta beherakoak umeei kalte handiek egiten dizkie, adibidez. Ur edangarririk ez izatean beherako kasu asko izaten da. Dengea eta malaria, eurijasen garaian potzuetan sortutako eltxoek kutsatzen dituzte. Herrialdeko izurrite larrienak dira dengea eta malaria. Arnasketarekin lotutako gaixotasunak ere asko izaten dira. Sukaldea etxebizitza barruan izaten dute etxeetan, kea inondik irten ezin dela. Arazo horiei guztiei aurre egiteko, euren etxe inguruetan aldaketa xumeak egitea eta garbitasun neurriak hartzea da proiektu honekin hartutako bidea. Batez ere umeei kalte egiten dieten desnutrizio eta bestelako gaixotasunak saihestu eta bizi baldintza duinetan bizitzeko lanean hasi dira mozontetarrak. |
|
|
Elorrio 2009 Eskubide guztiak erreserbatuak www.kainabera.org |
||